Yogurinha Borovak eta Cecilia Paganinik Plateruenera hurbildutako guztiak ipini zituzten dantzan, atzo. Bingo boluda egin zuten. Ohiko bingoa, baina musikaz, dantzaz, interpretazioz eta umore askoz lagunduta. Durangoko Udalak antolatutako Uda Kulturaz Blai! egitasmoaren zati bat da Bingo boluda. Abuztuaren 13an eta 27an ere egingo dituzte emanaldiak.