Leopoldo Zugazak Gure Artea saria jasoko du

Anboto 2020ko uzt. 23a, 09:40

Durangarrarekin batera, Laida Lertxundi eta Pello Irazu sarituko dituzte. Irailean egingo dute ekitaldia, Bilboko Guggenheim museoan. 

Gure Artea sariak arte plastiko eta ikusizkoen arloan ematen diren sariak dira. Epaimahai espezializatu bat arduratzen da irabazleak aukeratzeaz; Mikel Onandia durangarra da epaimahaiburua, Miren Arenzana, Lucia Agirre, Oier Etxeberria eta Sahatsa Jauregigaz batera. Zugaza "Euskadin kultura eta arte plastikoak sei hamarkadatan sustatzearen eta zabaltzearen alde egin duen ibilbide oparoan oinarritua" saritu dute, arte plastiko eta ikusizkoen arloan agenteek egiten duten lanari aitortza egiteko ere bai. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!