Argazki erakusketak eta lore-eskaintza Madalenako eta Santa Anako jaietan

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 21a, 14:04
Iazko Madalena jaien une bat.

Madalenako Auzo-alai elkarteak auzotarrei dei egin die jaietako zapiak balkoietan ipintzera. Gaur zapiak banatuko ditu elkarteak. Udalak lore-eskaintza egingo du bihar, Madalenako plazatxoan.

Jairik bere horretan ez da egingo, baina jaiei keinu txiki bat egitea erabaki du Durangoko Udalak. Antzinako argazkien erakusketa bat ipiniko du Madalena auzoan, gaurtik bihar birtarte. Madalenako plazatxoan ipiniko ditu panelak, eta ez, orain arte bezala, Plateruen plazan. Egitasmoagaz "omenaldi txiki bat" egin gura diote duela gutxi hildako Jose Mari Uriarteri. Bestalde, udalak lore-eskaintza bat egingo du bihar Madalenako plazatxoan. Auzo-alai elkarteak auzotarrei dei egin die jaietako zapiak balkoietan ipintzera. Gaur zapiak banatuko ditu elkarteak.

Santa Ana jaiei dagokienez, udalak antzinako argazkien erakusketa bat ipiniko du elizako arkupeetan. Argazkiak eguenetik domekara arte egongo dira ikusgai. Durangoko argazkilarien irudiak izango dira, besteak beste, ikusgai: Doliwa, Zorrakin, Alvear, Eguia, Merino, etab. 50eko eta 60ko hamarkadetako aireko argazkiak, desagertutako eraikinak, auzoetako bizilagunak, jaietako egitarauak, ekitaldi zibil eta
erlijiosoak, erakutsiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!