Bartolome Ertzillako lau ikaslek plaza lortu dute Goi Mailako kontserbarioetan

Anboto 2020ko uzt. 17a, 12:02

Anton Gomezek, June Iturriagak, Amaia Santanak eta Iker Sagalak lortu dituzte plazak, hainbat kontserbatoriotako sarbide-probak egin ostean. 

Gomez saxo ikaslea da, Iturriaga eta Santana biolin eta biolontxelo ikasleak dira, hurrenez hurren, eta Sagala, ostera, txistu ikaslea da. Bartolome Ertzillako ordezkarien arabera, albistea "oso garrantzitsua" da zentroarentzako, Goi Mailako ikastetxeetan eskaintzen den plaza kopurua "oso txikia" delako, eta aurkezten den ikasleen maila oso altua delako. "Bartolome Ertzilla tamaina ertaineko zentroa da, eta probintziako hiriburuetakok kontserbatorioetatik datozen ikasleekin lehiatu behar du. Nabarmendu behar da maila horietako kontserbatorioetan lau ikasle jartzea lorpen handia da maila akademikoan".

2006-2007 ikasturtean kontserbatorio profesionaleko lerroa ezarri zenetik 21 gaztek amaitu dituzte edo egiten ari dira musikako goi mailako ikasketak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!