Durango-Durango Emakumeen Saria klasikoa aurkezteko San Agustin kulturgunean egindako ekitaldia baliatu zuten omenaldia egiteko. "Urte askoan lan itzela egin zuen arlo askotan, lasterketen antolaketan, esaterako. Gainera, oso pertsona maitatua izan zen; beti mundu guztiari laguntzeko prest zegoen", goraipatu zuen Atxotegik.