Udalak ‘Durangon/Durangok Arduraz’ kontzientziazio kanpaina abiatu du herriko kale, komertzio, taberna eta eraikin publikoetan

Anboto 2020ko uzt. 17a, 10:52

Banatuko diren 400 kartel horien bitartez, durangarrak “egoera honen garrantziaz” ohartarazi nahi dituzte udal ordezkariek.

Durangoko Udalak, Dendak Bai eta DAZT alde zaharreko tabernariekin elkarlanean, kontzientziazio-kanpaina hasi du herrian, ‘Durangon/Durangok Arduraz’ lemapean. Horretarako, 400 kartel inguru banatuko ditu herriko taberna, komertzio eta eraikin publikoetan.

“Galtzeko asko dugu, azken hilabeteek erakutsi diguten moduan, beraz durangarroi arduraz jokatzea eskatu nahi diegu. Guztiok batera norabide berean lan egin behar dugu etorkizunera begiratu asmoz, eta horrek Durangon arduraz aritzea eskatzen digu”, adierazi dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!