Zirku emanaldi berezia Kurutziaga ikastolan izango da, 20:00etatik aurrera. Leioako Umore Azoka entzutetsuan, Ikuskizunik Onenaren saria irabazi zuen 2018an. "Erraztasunez eta humanitatez beteriko lengoaia barneratu dute zirkuan. Ikusleekin modu naturalean sortzen duen hartuemana eta objektu eta espazio publikoaren erabilera" ere saritu gura izan zuten. Amer eta Africak osatzen duten zirkuak bost urte daramatza lanean, eta Envá hau da beraien lehen lan luzea (45 minutu inguru).
Orfeoiaren emanaldia
Uda Kulturaz Blai egitarauaren baitan, asteburuan bestelako eskaintza ere egongo da. Barikuan, Plateruenean, Carlos Herrerok Transhumante ikuskizuna eskainiko du. Domekarako, ostera, Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek, Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek bertso saioan abestuko dute; 13:00etan izango da saioa. Arratsaldean, Durangoko Orfeoiak kontzertua eskainiko du Landako Eskolako jolaslekuan.