Durangoko Udalak Intxaurrondoko 'oktogonoa' egokitu gura du herriko elkarteentzat

Ekaitz Herrera 2020ko uzt. 16a, 11:51

Durangoko Udalak eraikina egokitzeari ekingo diola adierazi du. Amankomunazgoarekin hitzarmen bat adostea gura du espazioaren erabilera "erregularizatzeko". 

'Oktogonoa' lez ezagutzen den eraikina egokitzeko lanak egingo ditu udalak, etorkizunean, herriko eragileek eta elkarteek erabili dezaten. Bertako espazioak erabili ahal izateko erreserba sistema bat ipiniko dute. Horretarako aplikazio bat egiten ari direla azaldu du udalak.

Durangoko Udalak dioenez, bera da eraikinaren jabea, nahiz eta eta orain arte "Amankomunazgoak erabili izan duen Behargintzako klaseak emateko". Udalak dio idatzizko akordiorik barik funtzionatu izan dela orain arte. Egoera hori "erregularizatu" gura du. Hori dela eta hitzarmen bat egiteko proposamena helarazi dio Amankomunazgoari. Oktogonoaren kudeaketa “modu bateratu eta irekian” eraman gura duela adierazi du udalak, “herriko kolektiboek euren jarduerak" garatu ditzaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!