[BIDEOA] "Bai bezeroentzako eta bai guretzako, denon onerako da maskarak erabiltzea"

Anboto 2020ko uzt. 14a, 20:44

Babes maskararik jartzen ez dutenei ez zerbitzatzea erabaki dute Durangoko Alde Zaharreko Tabernariak (DAZT) elkartean dauden tabernek. Arlo horretan erlaxazio bat somatu dute gizartean azken aldian eta horregatik hartu zuten erabakia joan zen barikuan. Mila Eizmendi DAZT-eko presidenteak eta Rugby Tabernako Juan Manuel Iriondok erabaki horren zergaitiak azaldu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!