Durangon, Kalebarria kaleko administrazioak 150.000 euro banatu ditu Espainiako Loteria Nazionalagaz

Anboto 2020ko uzt. 10a, 10:59
Belen Jainaga Kalebarria kalean duen administrazioan. Salmahaiaren gainaldean, alde banatara, zenbaki irabazlea.

Atzoko lehen sariko bost txartel saldu ditu.

Gaur goizean zehar hainbat lagunek zoriondu dute Belen Jainaga, Kalebarria kalean duen loteria administrazioan. Ez da gutxiagorako. Espainiako Loteria Nazionalean, atzoko sariko bost txartel saldu ditu. 82.330 da zenbaki irabazlea. Txartel bakoitzak 30.000 euro banatu ditu; guztira, 150.000 euro. "Txartel bakoitza erosle desberdinei saldu diedala uste dut", adierazi du.

Zenbaki irabazlea salmahaiko goialdean eskegi du, administrazioa ireki zuenetik hona banatutako beste sari batzuen ondoan. 2016an, esaterako, 89.000 euro banatu zituen bonolotoan. Beste adibide bat 2001ean futboleko kinielaren bidez banatutako saria da: orduko 10 milioi pezeta.

Kalebarriako administrazioa:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!