Ekitaldiak doakoak izango dira, aforoa kontrolatu ahal izateko, baina, sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira. Arte eta Historia museoan hartu daitezke (10:00-13:00/17:00-20:00 artean, astelehenetan ezik), https://labur.eus/UKB-sarrerak helbidean, edo San Agustin kulturgunean bertan (ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago).
Guztira, 38 emanaldi eta 59 ikastaro burutuko dira jaialdian.