Tabira auzoari buruzko argazki erakusketa Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 26a, 08:30

Tabira auzoko argazki zaharren erakusketa antolatu du Durangoko Udalak San Pedro jaiekin bat eginez. Udaletik jakitera eman dutenez, erakusketa gaurtik ekainaren 30era bitartean egongo da ikusgai, Arriluzeaga kaleko aterpean (Gora Gora tabernaren ondoan).

Erakusketan ikusgai dauden argazkiak XIX. mendearen hasieratik amaierara arte luzatzen dira, eta auzoko pertsonak, airetik hartutako argazkiak, desagertutako eraikinen irudiak, futbol zelaiko eta Tabirako zelaiko jarduerak jasotzen dituzte. Argazkietako batzuk Durangoko Udal Artxiboaren funtsaren parte dira. Gainontzekoak Carmelo Fondado, Pedro Eguia, Roberto Urien, Carlos Merino, Juanjo Bernas, Carlos Alvear, Ricardo Doliwa eta German Zorraquinenak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!