Durangoko galdeketa

Durangoko tren geltokiari buruzko galdeketa baimendu du Espainiako Gobernuak

Anboto 2020ko eka. 24a, 07:30

Ministroen kontseiluak atzo eginiko batzarrean hartu zuen erabakia. PERI 1 proiektua geratzearen alde dauden galdetu ahalko die herritarrei Durangoko Udalak, honenbestez. 

Azaroaren 27an onartu zen Durangoko udalbatzan tren geltokiaren galdeketa egiteko baimena Madrilgo ministroen kontseiluari eskatzea. Ordutik, erantzunaren zain egon dira. 

Estazio zaharreko etxe dorreen planak zeresan handia eman du azken urteetan, eta 2019ko udal hauteskundeetan gobernu aldaketarako gakoetako bat izan zen.   

Erabaki plataforma, pozik

Erabaki herri plataformak "poztasuna" agertu du sare sozialen bidez. "Gaurkoa berri oso ona da. Bide luzearen ondoren legeak babestu egiten gaitu eta azkenean galdeketa errealitate bihurtuko da. Durangarrok erabakiko dugu!".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!