[BIDEOA] 'Aztarnak', Durangoko bondardaketari buruz gehiago jakiteko ibilbidea

Joseba Derteano 2020ko eka. 20a, 18:17

COVID-19ak Martxoaren 31n galarazitako Durangoko Bonbardaketaren ‘Aztarnak’ Ibilbide gidatua inauguratu dute gaur. Azken asteotan hainbat plaka informatibo jarri dituzte herrian zehar ibilbidea seinaleztatzeko.

Imanol Tabera historialariak gidatuta, bisita gidatu bat egin dute sei guneetatik. Udal ordezkariez gainera, urte honetan zehar lanean aritu diren elkarteak ere batu dira: Gerediaga elkartea, Durango 1936, Kriskitin, Ongi Etorri Errefuxiatuak…

Gaur Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da eta data hau aprobetxatu gura izan dute ibilbidea balorean jartzeko. "Ibilbide honek gerrak eta gatazka politikoak bistaratzen ditu eta errefuxiatuak horixe dira, gerren eta gatazka politikoen biktimak", adieraz du Ima Garrastatxu Durangoko alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!