Barikutik normaltasun berriari dagokion araudia indarrean dago Euskal Autonomia Erkidegoan, prebentzia-, zaintza eta kontrol-neurriak zehazten dituen Osasun Sailburuaren Aginduaren bidez. Egoera berriaren ondorioetako bat da umeen jolasguneak irekitzea baimenduko dela.
Durangon gaur ireki dituzte berriro herriko umeen jolasgune guztiak. Zabaldu aurretik birritan desinfektatu dituzte: barikuan behin eta gaur beste behin, udal arduradunek azaldu dutenez. "Erantzukizunez" erabili eta gozatzeko deia egin dute.