Alde Zaharreko oinezkoen guneak berrantolatzeko partehartze prozesua hasi du Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 17a, 10:25

Durangoko herritarrek ekainaren 28ra arteko epea izango dute ekarpenak egiteko.

Durangoko Udalak Oinezkoen Guneak arautzen dituen ordenantza berrantolatu gura du. Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, 2006an sortu zen egun indarrean dagoen araudia, eta ordutik hona Alde Zaharreko oinezkoen beharrizanak aldatu egin direla-eta, moldaketa bat egitea dute helburu. 

Herritarrek ekainaren 28ra arteko epea izango dute prozesuan parte hartzeko. Horretarako, www.partehartu.durango.eus atarira jo eta bertako galdetegia bete beharko dute. Udalaren helburuak, gutxi gorabehera, Alde Zaharreko bizilagunen lasaitasuna bermatzea, denda txikien merkataritza jarduerak sustatzea eta mugikortasun jasangarriagoa sortzea dira. “Ahal dugun heinean, durangarren iritzia ezagutu nahi dugu, eta prozesu hau horren adibide da.  Beharrezkoak ez diren sarbideen eta ordutegiz kanpoko zamalanen arazoak konpondu nahi ditugu ordenantza berri honekin, eta funtsezkoa iruditzen zaigu herritarrei galdetzea”, adierazi dute gobernu taldeko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!