Metalgintzako grebalariek babesa adierazi diote Durangoko auzitegian deklaratzera deitutako kide bati

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 17a, 09:31

Metalgintzako hainbat langilek salatu dutenez, Marieli Urriolabeitia beharginak Durangoko auzitegian deklaratu zuen atzo, iaz metalgintzaren sektorean izandako grebak eta mobilizazioak direla-eta. 

Metalgintzako beharginek salatu dutenez, Marieli Urriolabeitiari "koakzioa eta kalteak" eragin izana leporatzen diote. Galdetu dute ea Urriolabeitiaren aurkako prozedura penalak "noren izenean" doazen aurrera, jakinik, hainbat enpresek "beraien salaketak erretiratu" dituztela.

Bizkaiko metalgintzaren hitzarmena eguneratzeko mobilizazioetan izandako salaketa guztiak kentzea eskatu dute beharginek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!