Durangoko Arte eta Historia Museoak Fernando Mardones artistare “Desbideratzeak” Argazki izaeraren aztarna, ikus daitekeenaren eraldaketa’ erakusketa ireki berri du. Mardones grabatzaile eta margolaria izateaz gain, UPV/EHU Arte
Ederretako fakultatean irakaslea da Leioan.
Abuztuaren 30era arte ikusgai egongo den erakusketa 50 pieza baino gehiagok osatzen dute. Erakusketa honetan, artistak bere ezagutzatik abiatuta, bere ingurune hurbileko errealitatearen irudien bidez grafikatik gertatzen den eraldaketa aztertzen du.