Uztailaren 18an afizionatu mailako lasterketa egingo dute Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 12a, 21:12

Duranguesa Txirrindulari Elkarteak uztailaren 18rako afizionatu mailako lasterketa antolatu du uztailaren 26rako Durango-Durango Emakumeen Laboral Kutxa saria. 

Antolakuntzak gaur hartu du erabakia, ondobidean uztailaren 18an Durangon afizionatu mailako lasterketa egingo dute, zapatu arratsaldean. Duranguesa Txirrindularien elkarteko Josu Atxotegik ANBOTOri azaldu dionez, Durangoko Udalaren "babesagaz" lasterketa antolatzea erabaki dute. Uztailaren 26an, berriz,  Durango-Durango Emakumeen Laboral Kutxa Saria antolatuko dute. 

Atxotegik esan duenez, segurtasun neurri guztiak hartuta egingo dute lasterketa. "Afizionatuen lasterketa ospatu eta astebetera Durango-Durango klasikoa izango dugu, emakumezkoen Europako lehenengo lasterketetako bat. Beraz, lasterketa horietarako UCIk ezarritako protokoloa jarraituko dugu. Horren esperoan gaude", aitortu du Atxotegik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!