Herriko merkatariei aukerak zabaldu asmoz Durangoko Udalak Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia (MIPB) martxan jarri du. Horretarako, partehartze prozesu bat ireki eta bilera erronda bat abian jarriko du. Lehen bilera asteon ospatuko du, ‘Dendak Bai’ elkartearekin batera, eta neurri zehatzak barnebilduko dituen Ekintza Plana irailerako prest egongo dela aurreratu dute.
"Hirugarren sektore ekonomiko sendo bat izateak, hau da merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektore erakargarriak, herritarrei bizi kalitatea eta herri-dinamismoa eskaintzen die. Aldi berean, gertutasunezko zerbitzu eta aukerei komertzial zabala izateak jendean herrian bertan kontsumitzera bultzatzen du, herriari klima biziagoa eta erakargarriagoa emanez, baita bizimodu jasangarriagoa ere", adierazi dute udal ordezkariek.
Dendak Bai-ko kideek "modu positiboan" hartu dute Durangoko Udalaren ekimena, eta eskerrak eman dizkiote udalari. "Plan honek aukera emango digu elkarlanean Durangoko merkaritza sektorea indartzeko. Epe luzeko plan bat den arren, ezarri behar ditugun oinarriak zeintzuk diren zehaztuko dizkigu, bai guri baita udalari ere.
Hori horrela, Durangoko Udalak martxan jarritako planean herritarren iritziak ere jaso gura ditzute, hau da, kontsumitzaileenak. Inkestak telefonoz zein kalean egingo dira. Behin horiek eginda, eta bigarren fase batean, sektoreko kideei ere egingo diote inkesta.