Durangon Euskal Jaiak ospatuko dituzte ekainaren 13tik 18ra

Joseba Derteano 2020ko ekainaren 9a

Gaur eguneko egoera egokitutako egitaraua plazaratu du udalak.

"Zoritxarrez, aurtengo Euskal Jaiak bereziak izango dira. Horregatik, egoeraren araberako programazioa osatu dugu", adierazi dute Durangoko Udaleko sare sozialetan.

Hona hemen egitaraua:

EKAINAK 13 - LARUNBATA (San Antonio eguna)

- 12:00etan eta19:00etan; Suziriak jaurtiko dituzte.
- 12:00-14:00 / 19:00-21:00; Euskal Musika Ezkurdin.

EKAINAK 15 - ASTELEHENA

- Durangaldeko Artisten Elkarteak umeen arte erakusketa birtuala hasiko du, bere facebook orrialdean. 6-12 urte arteko gazteei bideratuta dago. Egindako artelanari argazki bat atera eta honako helbidera bidali daiteke ekainaren 15era arte: asociacionartisticadurango@gmail.com  
Jasotako lanak euren facebook orrialdean erakutsiko dituzte ekainaren 15ean.

EKAINAK 18 - OSTEGUNA

- Dantza saio birtuala Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin dantza taldeen eskutik, Facebook-en.

EKAINAK 19 - OSTIRALA

- 19:00; Kalejira, Jaizale Durangaldeko Txistulari Elkartearen eskutik: Bartolome Ertzilla Musika Eskolako Txistulariak, Txiri-Txiri, Trikitixa eta Pandero Eskolak eta Sugarri Fanfarria.

EKAINAK 20 - LARUNBATA

- 10:00; Irrati-saioa, 'Euskal Jaiak uhinetan'. Durango Irratiaren bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!