Orain arte ehorzketetarako bakarrik zabalik egon den Durangoko hilerriak gaur zabalduko ditu ateak. Gaurtik aurrera, ohiko ordutegian, astelehenetik barikura 10:00etatik 20:00etara eta zapatu, domeka eta jai egunetan 10:00etatik 18:00etara, egongo da zabalik.
Horrez gain, udalak jakitera eman du bi metroko gutxieneko segurtasun tartea gorde beharko dela hilerrian, eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dela. Gainera, sarreran gel desinfektatzailea egongo da eskuragarri.