Gizonezko bat atxilotu dute Durangon, droga trafikatzea egotzita

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 8a, 13:39

Durangoko udaltzaingoak pasa den barikuan atxilotu zuen gizonezkoa, 14:00etan. Ertzaintzaren komisaldegira eraman dute epailearen esku uzteko.

Durangoko Udalak jakinarazi duenez, udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen pasa den barikuan, ustez, droga trafikatzeagatik. Atxiloketa 14:00ak aldera izan zen. Udaltzaingoa hainbat astez aritu da susmagarria ikertzen. Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote. Udaltzaingoak eginbideak hasi ditu eta susmagarria ertzain-etxera eraman du, epailearen esku uzteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!