Izan Bidea egitasmoa aurkeztu dute Durangon

Aritz Maldonado 2020ko eka. 6a, 10:31

200 lagun inguruk parte hartu zuten mobilizazio ibiltarian, eta ostean eginiko aurkezpenean. Dinamikaren oinarrian, "preso eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko urratsak eman, aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasun eta zabaltasuna batzea" dago.

Horretarako, erronka luzatu zuen Sarek atzo eginiko mobilizazioan: "Euskal Herriak duen biztanle kopurua ibiltzen egitea, hau da, 3.127.326 kilometro, xede batekin: bidea egitea. Etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea. Guztiok batera edo banan-bana egin dezakegu, baina guztiok norabide berean". Horretarako mugikorrerako aplikazio bat aurkeztu dute. Horrez gainera, mobilizazio berriak iragarri dituzte. Ekainaren 12an Durangoko Gran Hoteletik Tabirara ibilbidea egingo da, "ibiltarien sarea zabaltzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!