Udako kultur egitarau berezia prestatzen ari da Durangoko Udala, elkarlanean

Anboto 2020ko eka. 5a, 12:16

Kaleko kultura indartzeko 95.000 euroko partida prestatu du udalak. Udal taldeko kideek uda "oso aktiboa" aurreikusten dute. 

"Antzerkia, musika, dantza, zirkua eta jarduera paralelo ugari egingo dira Durangon" azaldu du Arantza Arrazola San Agustin kulturguneko arduradunak. Osasun neurriak betez, kultur programazio anitza eskainiko da Durangon uztailean eta abuztuan. Horrez gainera, auzoetako elkarteekin elkarlanean aritzeko prestutasuna agertu dute udal ordezkariek. "Covid-19ak arazo ugari sortu ditu hainbat sektoretan, tartean kulturalean ere, eta gobernu talde honek apustu sendoa egingo du sektorea laguntzen saiatzeko" azaldu dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julian Rios alkateordeak.

Kultura sustatzeko, bestalde, Kultura Bonuak jarriko dituzte salgai bost eurotan San Agustin kulturgunean, Zugaza zineman eta Plateruena Kafe Antzokian. 20.000 euro bideratuko ditu horretara Durangoko Udalak. 

Berraktibazio plana

Udalak diseinaturiko Berraktibazio Planaren baitan, 100.000 euroko poltsa sortu dute kultur sorkuntzarako, gainera. Arrazolaren arabera, kultura suspertzeko planak "norabide bikoitza" du. "Norabide batean herritarrek zuzeneko kultura kontsumitu eta gozatu ahal izango dute, beste norabidean, suspertze hori funtsezkoa izango da artisten sostengurako" 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!