Mobilizazio ibiltarira deitu du Durangoko Sarek

Aritz Maldonado 2020ko eka. 4a, 17:57

Landakoko anbulategia eta Plateruena lotu gura dituzte mobilizazio ibiltarian. Izan Bidea dinamika aurkezteko baliatuko dute elkarretaratzea, baita ere. Bihar, ekainak 5, 20:00etan abiatuko da mobilizazioa. 

Dinamika berri honekin, "preso eta iheslarien auziari aterabidea emateko urratsak eman, jendarte aktibazioan sakondu eta herri honetako aniztasuna eta zabaltasuna batzea dago" azaldu dute Saretik. "Finean, ehunka preso eta erbesteratu dituen egoera hau behin betiko gainditzeko ibiltariak martxan jartzea da gure asmoa".

Joan den astean ere elkarretaratze jendetsua egin zuen Sarek, koronabirusak eragindako osasun larrialdiaren eraginez euskal presoak bisitarik jaso barik daudela salatzeko.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!