Alderdi Popularrak Jesus Maria Pedrosa gogoratu du, ETAk hil zuela 20 urte bete diren egunean

Anboto 2020ko eka. 4a, 13:51

Durangoko Udalean Alderdi Popularreko zinegotzia izan zen Pedrosa. Gaur goizean, meza bat eskaini dute San Francisco konbentuan eta, ondoren, lore eskaintza bat egin dute kanposantuan.

PP alderditik lehendakarigaia den Carlos Iturgaiz-ek parte hartu du ekimenean, beste ordezkari politiko batzuekin batera. Ekitaldian izan dira Pedrosaren alarguna -Mari Carmen Hernández- eta alaba ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!