Koronabirusaren krisia hasi zenetik euskal presoek bisitarik ez dutela eduki salatzeko elkarretaratzera deitu dute Sarek eta Etxeratek

Aritz Maldonado 2020ko mai. 27a, 16:36

Barikuan, hilak 29, 20:00etan izango da mobilizazioa. Ezkurdiko plaza betetzea da deitzaileen asmoa. 

Euskal presoei ezarritako salbuespen legediarekin amaitzeko eskatuko da kontzentrazioan, baita Covid-19aren ondorioz ezarritako neurriak leuntzea ere. "Presoen senide eta lagunek debekatuta izan dituzte bisitak zein aurrez aurrekoak, eta egun bisitak baimendu badira ere, kartzeletatik hurbil bizi direnek baino ezin ditzakete bisitak egin; euskal preso politikoen kasuan, ezin da horrelakorik egin, bizitokien eta espetxeen arteko distantziengatik". Deitzaileen arabera, hamar durangar daude preso Espainiako eta Frantziako kartzeletan, guztiak sakabanaturik.

Sare eta Etxeraten arabera, presoek ingurukoekin izandako harremanak telefono bidezkoak edota bideo dei bidezkoak izan dira, eta presoek "asko borrokatu behar izan dute" baimen horiek lortzeko. "Hainbat gurasok bideo dei bakarra egin ahal izan dute denbora honetan zehar, hau da, behin, eta pantaila batean baino ezin izan dute ikusi semea edo alaba". 

Bestalde, barikuro egin ohi den kontzentrazioei ekingo diete ekainetik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!