Zabalarra eskolako Ugatzek, Osamak eta Lukenek saria eskuratu dute A kategorian, “Gerrak ez du izenik” lanagatik. B kategorian, Fray Juan de Zumarraga institutuko Laura eta Josuren lan-taldeak jaso du saria, “Oroimenaren Azala” lanagatik. Gidoi onenaren saria, Fray Juan de Zumarraga Institutuko Laide eta Jonen lan-taldearentzat izan da, “Oroimenaren Azala” lanagatik. Sari banaketa ekainaren bueltan egingo dute antolatzekoa den ekitaldi pribatu batean. Durangoko liburu-dendetan gastatzeko erosketa-bonoak jasoko dituzte sarituek.
Balioak lantzeko lehiaketa
BookTrailer lehiaketa 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduriko proiektua da. Lehiaketak enpatia eta arrazoibide moralaren ikuspegia sustatzeko bokazioa du, unibertsalak diren jarrerak eta balioak garatuta. Ikasleek liburu baten laburpena aurkeztu behar izan dute bideo formatuan.
BookTrailer lehiaketa antolatzen den seigarren aldia da. Durangoko Udaleko Kultura eta Inmigrazio Sailak, Bizenta Mogel Bibliotekak eta Durango irratiak antolatu ohi dite. Aurtengo epaimahaiko kideak Elena Olabe idazlea eta Antton Izagirre diseinatzailea izan dira.