Uztailaren 26an jokatuko da Emakumeen Laboral Kutxa Saria

Ekaitz Herrera 2020ko mai. 26a, 17:25

Antolakuntzak txirrindularien eta ikusleen segurtasun neurriak bermatzea izango du lehentasun. Irteeran zein helmugan 2 metroko tartea mantendu ahal izateko hainbat bide aztertzen ari da Duranguesa Txirrindularien elkartea.

Duranguesa Txirrindularien elkarteak baieztatu du Emakumeen Laboral Kutxa saria uztailaren 26an jokatuko dela. Osasun agintarien onarpenaren esperoan eta UCIko protokoloen zain dauden arren, elkarteak azaldu du bere lehentasunen artean egongo dela parte hartzaileen eta ikusleen segurtasuna bermatzea. Horretarako, 2 metroko distantzia mantentzeko bideak aztertzen ari dela azaldu du.

Munduko txirrindulari talde erreferenteak egongo direla aurreratu dute. Ale Cipollini, FDJ, Bigla-Katusha eta Movistar egongo dira horien artean. Datozen asteetan argituko dute zeintzuk izango diren gainontzeko taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!