Udako bono kanpainan parte hartzeko deia egin die Durangoko Udalak merkatariei

Anboto 2020ko mai. 23a, 12:23

Durangoko Udalak aurkezturiko Berraktibazio Planaren lehen neurrietako bat izango da hau. Bonoak erosteko kanpaina ekainaren 1ean hasiko da. 

Gabonetan egin ohi den kanpaina hiru bider egitea erabaki du Durangoko Udalak. Lehenengoa ekainaren 1ean jarriko du martxan, eta 30.000 euro bideratuko ditu udalak horretara. “Berraktibazio Plan bat aurkeztu dugu inor kanpoan ez uzten saiatzeko eta sektore ezberdinak kontuan hartura” adierazi dute udal arduradunek. 

Izena emateko epea maiatzaren 25etik aurrera hasiko da, eta eskaera sac@durango.eus helbidera bidali beharko da. Aurreko kanpainetara atxilo diren saltokiak automatikoki sartuko dituzte kanpainan, aurkakoa adierazi ezean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!