Elkarretaratzea egin dute Durangon azkeneko eraso matxistak salatzeko

Anboto 2020ko mai. 21a, 20:33

Jendetza batu da Andra Marin DAFAk deitu duen elkarretaratzean. 

Durangaldean azken astean eman diren erasoak salatzeaz gainera, konfinamendu garaian “ezkutuan geratu diren erasoak” salatu dituzte. “Agerian utzi ditu sistema kapitalistaren arrakalak”. Deseskaladarako neurriak “sistema kapitalista blindatzeko” begirakoak direla esan dute, baita ere. “Ardura kolektiboaren garaia da eta denon bizitzak duinak eta bizigarriak bilatzeko egitura publiko eta komunitarioak behar dira, horietan inbertitu behar da, urgentziazkoa da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!