Azken eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 21a, 09:28

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak deituta 20:15ean elkarretaratzea egingo dute Andra Marin. 

Azken egunotan Durangon gertatutako eraso matxistak salatzeko kontzentrazioa deitu du gaurko DAFAk. "Indarkeria matxistak ez du etenik. Gainera, jakin badakigu konfinamendu egoera honetan ixilean geratu diren beste zenbait eraso gertatu direla", esan dute asanbladako kideek. Hori horrela, eraso horiek salatzeko kontzentrazioa egingo dute Andra Marin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!