Andereak elkarteak eguenetako elkarretaratzeei ekingo die ostera

Anboto 2020ko mai. 20a, 17:07

Maiatzaren 28an izango da itxialdiaren osteko lehenengo elkarretaratzea, izan ere, bihar, azken astean Durangaldean eman diren indarkeria matxista kasuak balkoietatik salatuko dituzte.

Konpromisoa eskatu diete arduradun politikoei oharrean. "Argitaratu diren datuen arabera, indarkeria matxista izugarri gehitu da konfinamenduan, eta horrek erakusten du biktimei eskaintzen zaizkien bitartekoak ez direla nahikoak eta konpromiso politikoa marketin hutsa dela". Mobilizaziorako, beharrezko urruntze neurriak eta osasun babesa bermatuko direla adierazi dute ohar berean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!