Kolektibo zaurgarrienaren artean 4.500 maskara banatuko ditu Durangoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 20a, 13:14
Artxiboko irudia

Durangoko Udalak 4.500 maskara banatuko ditu herriko kolektibo ahulenen artean. Udaleko arduradunek azaldu dutenez, udaletik garatzen diren gainerako gizarte politikekin bezala, banaketa horrek herriko sektore ahulenak lehenetsiko ditu.

Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, Jaed-ek dagoeneko hasi du maskaren eta aurpegi-babesen banaketa. Eta bihar esaterako udalak 2.000 maskara emango dizkio Jaed-i janari banaketarekin batera hauek ere banatu ditzaten. "Erabilera bakarreko maskarak banatzeak; berriz diogu: erabilera bakarrekoak, 40.000 euro baino gehiagoko gastua suposatuko lioke Durangoko Udalari. Gure ustez, oraintxe bertan lehentasuna da diru kopuru hori arazo ekonomiko handienak dituzten familiei laguntzera bideratzea", azaldu dute gobernu taldetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!