Gizon bat atxilotu dute Durangon bikotekide ohia mehatxatzea leporatuta

Anboto 2020ko mai. 20a, 11:04

Atzo arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak gizona. Durangoko Udalak eraso matxistei erantzuteko prozedura martxan jarri du, eta mugimendu feministak deituko dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. 

Durangoko Udalak gogor gaitzetsi du erasoa. "Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da eta edozein gizartetan existitzeari utzi beharko liokeen gaitz bat da". Horrez gainera, elkartasun osoa adierazi dio biktimari eta babesa eskaini dizkio. "Balibadide psikologikoak, juridikoak, santiarioak eta babesekoak eskaintzen dizkiogu, konfidentzialtasuna eta intimitatea bermatuz".

Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotu zuen gizona, bikotekide ohia mehatxatzea leporatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!