Aurten ez da egingo Sapubike MTB martxa

Anboto 2020ko mai. 19a, 17:07

Beste hainbat kirol ekitaldigaz gertatu den bezala bertan behera geratu da Durangoko MBT martxa hau.

Antolatzaileek ez dute baztertzen beste ekintzaren bat egitea, hala ere, martxa ez da egingo. "Uda igarotakoan martxa egiteko aukera aztertu dugu, ziurtasun ezak aukera hau baztertzera bultzatu gaitu". Datorren urtera begira, baina, baikorrak dira Durango MTB taldeko kideak. "Hurrengo urtean egoera hau konponduta egongo delakoan gaude, eta martxa segurtasun eta berme guztiekin eta gustuko dugun moduan antolatuko dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!