Durangoko Udalak edukiontzi mugikorrak jarriko ditu Alde Zaharrean, bihartik aurrera

Anboto 2020ko mai. 17a, 18:00
Artekale da edukiontziak jarriko dituzten kaleetako bat.

Birziklatzeko edukiontzien bost uharte jarriko ditu.

Arratsaldero/gauero edukiontzi uharteak jarriko dituzte, horietan hondakin frakzio guztiak uzteko: papera/kartoia, gainerakoen frakzioa, beira, ontziak, pilak eta hondakin organikoak. Goizean, aldiz, edukiontziak kendu egingo dituzte.

Honako puntu hauetan kokatuko dira bost uharteak: Uribarri kalea 11, Andra Mari kalea 18, Komentukalea 14, Artekalea 29 (Udaletxeko plaza) eta Bartolome Ertzilla kalea. 

Azken hilabeteetan bizilagunekin, DAZ auzo-elkartearekin eta saltokiekin egindako batzarren ostean adostutako ekimena dela azaldu dute ohar batean. "Sistema berri honekin, alde zaharreko bizilagunei kalitatezko zerbitzua eskaini nahi diegu, gertukoa eta eskuragarria”, azaldu dute udal arduradunek. 

Zerbitzu berri horrek lurpeko egungo edukiontziak ordezkatuko ditu, eta horiek itxi egingo dituzte, "sortzen dituzten etengabeko arazoen ondorioz".

Durangoko Udalak egindako irudi honek uharteak zehazki non jarriko diren azaltzen du.


 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!