"Durangoko udaleko zinegotzi ohiarekin Durangon gertatutako istiluaren inguruan komunikabide desberdinek argiraratu duten berriaren ostean, lehenengo pertsonan bizi izan genuenok gertatutakoa argitu nahiko genuke.
2020/05/14an , Durangoko Montebideo kalean dagoen terraza batean ni eta nire lagunak zerbait hartzen geunden bitartean, gizon bat gu grabatzen ari zela iruditu zitzaigun. Batzuk jesarrita geunden eta beste batzuk zutik gizon honi bizkarra ematen, azken hauek terrazatik joatekoak ziren.
Minutu batzuk geroago, beste mahai batean zegoen gizon bat gertatzen ari zenaz konturatu eta gure usteak egiaztatu zituen: atzean geneukan gizon hori gure gorputzak goitik behera grabatzen zebilen.
Segituan grabatutako guztia ezabatzeko eskatu genion eta berak era arroputzean ezetz esan zigun, beraz, eztabaida batean sartu aurretik, ertzaintzari deitu genion. Terrazan zegoen jende guztia gure bertsioa egiaztatzeko prest dago.
Lehenengo patruila etorri zenean deklarazioa hartu ziguten eta jarraian gizonari galdetu zioten gertatutakoari buruz. Hor konturatu ginen terrazan zegoen bezero batek esanda nor zen gizon hori, Durangoko PP-ko zinegotzi ohia. Arrokeriaz kontatzen zuen nor den egin zuenaz libratzeko asmoz: “respetadme, yo he sido candidato a alcalde de este pueblo!”. Momentu batean ere ez zitzaion bere ideologiaren inguruko ezer ere esan, ertzaintza heldu arte ez baigenekien nor zen eta.
Ertzainak iritsi orduko, gizon honek bere mobila ezkutatu zuen (antza denez tabernako komunean zegoen, beranduago informatu gintuztenez) eta agenteak insultatzeaz gain, duela 3 urtetik mobilik ez zuela zioen. Grabatutakoa ezkutatu nahi zuenaren seinale.
Hau gertatu eta gero, indarkeria agertu zuen ertzainen aurka eta azkenean atxilotuta eraman zuten.
Hau guztia Durangon gertatu da, egun argitan, eta beste behin justiziak babes gabe utzi gaitu horrelako pertsona baten aurrean. Grabazioagatik ezin izan genuen salaketarik ipini, ekintza hori “salaezina” baita".