Durangoko gobernu-taldeak herriko hainbat eragilerekin partekatu ditu Suspertze Planerako dituen ideiak

Anboto 2020ko mai. 15a, 19:30

"Datozen egunetan zeharkakotasuna helburu izango duen Suspertze Plan integral bat iragarriko dugu", azaldu dute gobernu taldetik.

Orain arte, Ima Garrastatxu alkatea eta Julian Rios alkateordea, gobernu taldeko hainbat kiderekin batera, oposizioko alderdi politikoekin, sindikatuekin, ikastetxeekin, auzo elkarteekin, ostalariekin, merkatariekin eta kultur eta aisialdi eragileekin bildu dira, sare sozialetan azaldu dutenez. 

Bilera guztiak udaletxeko osoko bilkura aretoan egin dira, segurtasun- eta higiene-neurri guztiak "zorrotz" errespetatuz.

"Bada garaia komunitate ikuspuntu batetik sareak sortzeko eta kontsekuentziaz jokatzeko. Hasieratik saiatu gara babes gutxien duten sektoreei laguntzen, eta horregatik lan egin dugu adineko pertsonekin, ikastetxeekin, JAED, Caritas eta abarrekin. Dagoeneko 420.000 euroko funts bat iragarri dugu, behar duten negozio eta familientzako zuzeneko laguntzetara joango dena, eta datozen egunetan zeharkakotasuna helburu izango duen Suspertze Plan integral bat iragarriko dugu", azaldu dute gobernu taldetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!