TAO zerbitzua hobetzeko prozesu parte-hartzailea jarriko du martxan Durangoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 13a, 13:18

Durangarrek TAO zerbitzuaren inguruko iritzia emateko aukera izango dute maiatzaren 24ra bitartean. Udalak indarrean dagoen trafikoaren eta aparkalekuen ordenantza berritu gura duela jakitera eman du. 

Durangoko Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, datorren urtean TAO zerbitzua lizitatu beharko da. Beraz, hori baliatuta Durangoko Udalak zerbitzu hori zertan hobetu daitekeen galdetu nahi die herritarrei. Hori horrela,  maiatzaren 24ra bitartean durangarrek beraien iritzia eman ahalko dute http://partehartu.durango.eus/21 webgunearen bitartez. 

Bestalde, udalak jakitera eman duenez, Durangon indarrean dagoen trafikoaren eta aparkalekuen ordenantza 2018ko uztailaren 19an onartu zen, eta horrek 2005ean TAOa arautzeko ezarri zen ordenantza du oinarri. "Ordutik, balizko eskaerak eta irizpideak aldatu egin direla ulertuta, ordenantza aldatzeko kontsulta egin nahi dugu", azaldu dute udal ordezkariek. 

Horrez gain, zerbitzu berriarekin ondorengo arazoak konpondu gura dituztela esan dute:
1. Ibilgailu kutsatzailean egiten diren eta beharrezkoak ez diren joan-etorriak TAO eremuen barruan
2. Errotazio handiagoko eskaria duten oinarrizko zerbitzuguneak edo merkataritza-guneak
3.TAOrik gabeko gune batzuetan aparkatzeko zailtasuna

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!