Jon Larreategi da Durangoko Kulturaleko entrenatzaile berria

Joseba Derteano 2020ko mai. 12a, 15:07
Jon Larreategi, Kulturaleko entrenatzaile berria.

Aldaketarekin joan zen denboraldiko "dinamika txarra apurtu" gura dute.

Larreategi Amorebieta, Barakaldo, Portugalete edo eta Bilbao Athletic taldeetako futbol jokalaria izan zen bere sasoian. Ondoren, 2016-17 denboraldian, entrenatzaile ibilbideari ekin zion, Vitoria taldean lehenengo -bigarren entrenatzaile moduan- eta Eibarreko filialean ondoren. Ohorezko Mailako Amaikak Bat taldetik eman du Durangoko Kulturalerako saltoa. Futbol eskolatan ere lan egindakoa da Amorebieta eta Eibar taldeetan.

"Entrenatzaile gaztea da, eta aurreko denboraldiko dinamika txarra apurtzeko balioko duela espero dugu, horrela taldearen ibilbidean goitik beherako aldaketa eman dadin", azaldu dute Kulturaleko zuzendaritzako kideek klubeko webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!