Eskualdeko negozioen lana balorean jarri dute Jesuitak Ikastetxeko ikasleek bideolan batzuen bidez

Joseba Derteano 2020ko mai. 7a, 13:53

Landutako bideoak Nafarroako Unibertsitateak abiatutako lehiaketa batera aurkeztu dituzte.

'Vidiomas' deituriko lehiaketaren aurtengo gaia honako hau da: 'Zure herriko enpresak'. Abagune hori Durangoko eta eskualdeko hainbat enpresatan eta negozioetan egiten den lana balorean jartzeko baliatu dute Jesuitak Ikastetxeko ikasleek. Beste hainbaten artean, Pio-Pio, Pierburg, Etorbide Veterinary Clinic, Kurutziaga Art Academy eta Mañary Cordevi Expert negozioei buruzko bideo lanak egiten dituzte, orain arteko ibilbidea laburbilduz eta gaur eguneko jarduna azalduz. Lehiaketako baldintza bati jarraituz, azalpen guztiak ingelesez eman dituzte. 

Lehiaketaren irabazleak maiatzaren 15ean jakinaraziko dituzte. Epaimahaiaren iritziak %75 balioko du. Gainerako %25a ikusleek erabakiko dute, bideo bakoitzak youtube plataforman jasotzen duen atsegite kopuruaren arabera. Bideoek maiatzaren 8ko 10:00 arte jaso duten atsegite kopurua hartuko dute kontutan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!