Gurutzi Arregi etnografo durangarra hil da

Jone Guenetxea 2020ko mai. 6a, 11:02

Argazkia: Gerediaga Elkartea.

Goizaldean hil da durangarra, 84 urtegaz. Euskal Herriko Atlas Etnografikoan lan handia egin zuen Arregik, baita euskal kulturaren alde ere. Frankismo osteko lehen udalbatzan zinegotzia izan zen Durangon. Gerediagako idazkaria ere izan zen elkartearen lehen urteetan. 

Gurutzi Arregi Azpeitia 1936ko azaroaren 12an jaio zen Lemoan. Hala ere, txikitan Durangora bizitzera etorri zen. Politika eta Gizarte Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Función de la ermita en la vecindad tradicional de Bizkaia doktore-tesia aurkeztu zuen Unibertsitate horretan bertan. Labayrun lan handia egin zuen. 

Eskoriatzako Magisteritza Eskolan Kultura-Antropologia ikasgaiko Irakaslea izan zen 1982tik 1984ra.  Joxe Miguel de Barandiaranekin ikerketa etnografikoaren esparrua landu zuen.

Euskal kulturaren alde lanean

Frankismo osteko lehenengo udalbatzan zinegotzia izan zen Arregi. Durangoko Arte eta Historia Museoaren bultzatzailea izan zen.Gerediaga Elkarteko lehenengo bazkideetakoa ere izan zen. Ondoren, idazkari kargua hartu zuen elkartean. Beste hainbat kultur mugimendutan ere parte hartu zuen, Kurutziaga ikastolaren sorreran esate baterako.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!