Zerbitzua eskaintzen hasita dauden komertzioen gida egiten ari da Durangoko Udala

Ekaitz Herrera 2020ko maiatzaren 6a

Gida herritarren esku ipini gura dute herriko komertzio txikien kontsumoa handitzeko helburuz. Dendaren bat dutenek bulegoteknikoa@durango.eus helbidera idatzi dezakete zerbitzua eskaintzen hasiak direla iragarriz. Udalak herritarren esku ipiniko du gida, gaur, eguerdi partean

Durangoko Udalak komertzio txikietako arduradunei eskatu die euren negozioen inguruko informazioa bulegoteknikoa@durango.eus helbidera bidaltzeko. Bertan hurrengo informazioa helarazi beharko dute:

  • Negozioaren izena
  • Aurretiazko zita behar den ala ez azaltea
  • Ordutegia
  • Kontaktua (telefono zenbakia eta helbide elektronikoa)