Durango Rugby Taldeak bertan behera utzi ditu klubak antolatzen dituen kirol jarduerak

Anboto 2020ko mai. 5a, 11:23

Nissan Gaursaren kotxe zozketa, berriz, atzeratu egin dute.

Koronabirusak eragindako egoeraren aurrean hartutako erabakiak jakinarazi ditu DRTko zuzendaritzak ohar batean. Klubak antolatzen dituen askotariko kirol jarduerak, 2019-20 denboraldian, "bertan behera" utzi dituzte, hala nola, entrenamenduak, partiduak, topaketak, Agur U14 Topaketa, Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa, ekaineko Rugby Eguna...

Bestalde, Nissan Gaursaren kotxe zozketa uztailaren 3ko ostiralera atzeratu dute. Errifen dirua ordaintzeko epea ere atzeratu egin dute, ekainaren 26ra.

Azkenik, edozein zalantza argitzeko helbide elektroniko bat bideratu dute: drt@durangorugby.eus.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!