Hamasei urteko espetxealdiaren ostean, kalean da Aitziber Coello durangarra

Anboto 2020ko mai. 2a, 12:47

Goizean irten da Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxetik Haitz semearekin batera. Elkarrekin egin dute espetxealdiaren azken zatia, amen moduloan. 

Coello 2004ean atxilotu zuten Coulainesen (Le Mans, Frantzia) Asier Aginako durangarrarekin eta Juan Carlos Subijanarekin batera. Preso egon den bitartean, Durangotik ehunka kilometrora egon da dispertsaturik. Hain zuzen ere durangarra, Fleury-Merogiseko (Paris, Frantzia), Joux la Villeko (Frantzia), Soto del Realgo (Espainia), Foncalenteko (Alacant, Herrialde Katalanak) eta Picassenteko espetxeetan egon da urteotan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!