Aginakori ebakuntza garrantzitsu bat egin zioten duela aste bi, eta abokatuek libre uzteko eskaria egin zuten. Gaur heldu da erabakia Picassentera, eta arratsaldean askatu dute. Senideek kontatu dute beste preso batzuen senideekin elkartu dela kartzela kanpoan, eta "animotsu" ikusi dutela. Ebakuntza osteko prozesuan dago oraindik durangarra.
Aginako 2004tik dago kartzelan, lehenik Frantzian eta gero Espainian dispertsatuta. Bere amak eta lehengusinak auto istripua eduki zuten 2013an, bera bisitan zihoazela. 2020ko otsailera arte zeukan zigorra ezarrita. Bere bikotekide Aitziber Coello durangarra ere Valentzian dago preso, 15 hileko umeagaz batera.