Durangoko Udalak 2021eko aurrekontu partehartzaileen bide-orria aurkeztuko du astelehenean

Ekaitz Herrera 2020ko api. 30a, 09:10
2020ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuko irudi bat

Udalak azaldu du aurtengoa prozesua osoa izango dela. Durangarrek beraien proiektuak aurkezteko aukera izango dute "hasieratik". Astelehenean argituko ditu prozesuaren epeak eta oinarriak

2021eko udal aurrekontuak lantzen hasteko asmoa agertu du Durangoko Udalak. Astelehenean argituko du prozesu osoaren bide-orria. Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu ditu. “Udalean gauzak beste era batera egingo genituela esan genuen, eta Aurrekontu Partehartzaileak horren adibide dira, izan ere, iazko esperientziaren ostean, aurtengoa bigarren aldia izango da Durangon horrelako prozesu bat martxan jartzen dela. Modu horretara, hurrengo urterako Aurrekontuetako zati bat durangarrek proposatu eta erabakiko dute”, adierazi dute gobernu taldetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!