Astero museoko obra bati eta egileari buruzko informazioa zabalduko du Durangoko museoak

Anboto 2020ko api. 23a, 15:52

Museoko langile eta kolaboratzaileek lanean jarraitzen dute konfinamendu garaian ere. Programazio berri bati ekingo diote astelehenetik aurrera. 

Astelehenetik egunera bitartean museoko obra baten eta artistaren informazioa eskainiko du Durangoko museoak bideo, irudi eta testuaren bidez. 

Barikuetan, ostera, Historia Aretoko piezen azalpenak eskainiko dituzte, testuinguru historikoa ezagutzera emateko. Horrez gainera, galdetegiak ere zabalduko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!